Ez da soilik argitasun kontua. Garrantzitsuena ondo aplikatzea da. Dugun esperientzian oinarritzen da gure bezeroekin dugun arrakasta”.
Zermik profesionaltasunaren eta eguneroko ilusioaren isla da, zeren gure arrakastaren gakoa lana eta konstantzia baitira”.
Bezeroekiko hurbiltasunak eta elkarlanak etorkizunerako ateak irekitzen dizkigu. Zermik gaitasuna eta irmotasuna da”.
Zermiken etorkizunari begira dagoen lantaldea gara, beti ere izan garenetik eta garenetik abiatuta”.
Fagor Electronica osagai elektronikoak garatzen eta hornitzen ekoizten dituen Europako enpresa da. Bere egoitza nagusia Arrasaten dauka eta bost kontinentetan saltzen ditu bere produktuak.
Automobilgintzarako irrati-frekuentziako anplifikadoreen saiakuntza-bankua.
EUN Group-ek hiru enpresa ditu sistemen artxibategi eta biltegirako goi mailako soluzioak eskaintzeko. Bere egoitza nagusia Beasainen (Gipuzkoan) dauka eta estatu ezberdinetan komerzializatzen du: Frantzia, Grezia, Portugal, Mexiko, Puerto Rico, China, Arabiar Emirerri Batuak....
Ikerlan IK4 Aliantzaren kide den ikerkuntza zentroa da. Erreferentzia-zentroa da produktu mekatroniko eta energetikoen berrikuntza eta garapen integralari dagokionez. Horrez gain, berrikuntza-jarduera garrantzitsua burutzen du diseinu eta ekoizpen prozesuetan, mikroteknologien eta erregai-pilen konbinazioan. 200 ikerlaritik gora ditu lan taldean.
Domotikarako baliagarriak diren elementuen garapena. FAGORren bus domotikotik Europako protokolo KONEX/EHSrako jauzia. Miniaturazko sentsore eta eragingailu berriak. Maior Vocce: etxetresna elektrikoen ahots bidezko kontrolatzailea. Etxebizitzako energiaren gestio eraginkorra. Pirolisi-instalazio baten kontrol-sistema.
Coprecik etxetresna elektrikorako osagaiak garatu eta hornitzen ditu 1963az geroztik. Hasiera hasieratik, enpresa hau bezeroengana zuzenduta egon den Kooperatiba izan da. Bere egoitza nagusia Aretxabaletan dauka eta bere ekoizpen gehiena esportatzen du.
Mikrokontrolatzaile bidezko kontrol elektroniko berri baten garapena. Pizgailu piezoelektriko baten iraupen probak aztertzeko sistema. Kontrol-balbulak probatzeko saiakuntza-bankua. Bobinek eragindako indarrak neurtzeko saiakuntza-bankua. Birziklatze eta hustuketa-ponpen neke-probak egiteko saiakuntza bankua.
Ampo bi negozio unitate ezberdin dituen enpresa da: balbulen ekoizpena eta altzairu berezien galdaketa. 1964an sortua, 400 lagunetik gora ditu eta bere ekoizpenaren zatirik haundiena esportaziora bideratzen du. Estatu Batuak, Mexiko, Txina, Australia, Japon, Qatar, Arabiar Emirerri Batuak...
Presio altuko balbulak aztertzeko saiakuntza-bankua. Petrolio-findegi baterako balbulen kontrol-sistema.
Enpresa berriak eta Berrikuntza bultzatzen dituen zentroa da. Arrasaten dauka egoitza. 1985az geroztik, esperientzia haundia dauka jarduera berriak sustatzeko orduan.
ETIC, Embeddded Technologies Innovation Center enpresa zerbitzuen kooperatiba da, Embedded sistemen garapenean espezializatua. Akordio marko baten bitartez, Microsoft Innovation Center gisa jarduten du.