Automobilgintzarako irrati-frekuentziako anplifikadoreen saiakuntza-bankua

Labview-ren erabilpenak proiektoaren garapena erraztu du, kanpoko datu-baseen integrazioa eta ofimatikako ohiko erreminten bidez, txostenak sortzeko aukera eskainiz”.

Fagor Electrónica-k automobilgintzarako irrati-frekuentziazko anplifikadoreak ekoizten ditu. Anplifikadore bakoitzak test-proba gainditu beharra dauka, eta lortutako emaitzak datu-base batean gorde behar dira. Anplifikadore-mota bakoitzak bere testa eta balioztatze-parametroak ditu. Horrez gain, osagai bakoitzaren ibilbidea eta sorta bakoitzean bidali diren osagaiak zein diren zehatz jakin behar da. Azkenik, ekoizpenaren emaitzak aipatzen dituen txosten bat aurkeztu beharra dago, hilabetearen amaieran.

Emandako konponbidea

Labview-ko programa bat garatu da PCan exekutatzeko. PCa GPIB bidez komunikatzen da test- eta neurketa-tresnekin. Pieza bakoitzak barra-kode bat dauka, serie-zenbakiduna, froga bakoitzaren hasieran irakurtzen dena. Ondoren, aztertuko dugun piezarako test-sistema prestatzen da, neurketa egiten da, eta modelo horretarako dauden mugekin alderatzen dira emaitzak. Froga bakoitzaren emaitzak MyQSL datu-basean gordetzen dira. Horrez gain, pieza batek izan dituen emaitzak, egindako neurketen laburpena eta pieza zein sortatakoa den jakiteko aukera dago edozein momentutan.

Abantailak

  • Labview bidezko programazioak garapenerako behar den denbora murrizteaz gain, interfaze grafiko errez eta intuitiboa eskaintzen du.
  • PC estandar bat erabiltzeak kostuak gutxitzea dakar, eta erabilpenerako ikasi beharrekoa errazten du.
  • Datu-base irekia da MySQL. Horrek egonkortasunaz gain, beste datu-baseekin elkartzeko aukera eskaintzen du batere kosturik gabe.
  • Garatu den sistema irekia da. Test berriak prestatzeko aukera eskaintzeaz gain, anplifikadore-modelo berriak gehitzeko aukera dago.