Kontrol-balbulak probatzeko saiakuntza-bankua

Labview bidezko gas-balbulen test-sistema baten garapena da. Presioa, gas-emariak eta inguruneko aldaketen ondorioz balbularen portaera nola aldatzen den aztertzen dira. Bestalde, datu estatistikoak sortzen ditu balbula askori probak egin ostean.

Copreci-k gasezko sukaldeentzat hainbat osagai ekoizten ditu. Osagai horietako bat REMOTION sistemarako erabiltzen diren kontrol-balbulak dira. Informazio gehiago dago hemen: http://www.copreci.com/remotion/index_emotion.htm. Balbula horrek gas-emaria aldatzeko aukera ematen du. Garapen berrian, beharrezkoa zen saiakuntza-banku bat garatzea, balbularen jokaera era egokian neurtzeko. 1mbar-eko zehaztasuna eskatzen zen.

Emandako konponbidea

Bezeroaren espezifikazioetatik abiatuta, sistema osoaren garapena neurrira egin zen:

  • Altzairu herdoilgaitzez eta aluminioz osatutako xasis mekanikoa
  • Presioa neurtzeko test-sistema. Erregulatzaile elektronikoa, elektrobalbulak, emari-neurgailuak…
  • Datuak biltzeko, CompactDAQ sisteman oinarritutako kontrol-armairua: (http://www.ni.com/dataacquisition/compactdaq/).
  • Labview-n oinarritutako kontrol-programa. Askotariko entseguak egiteko aukera ematen du, eta doiketa eta emaitzen azterketa egitekoa ere bai. Jasotako emaitzak Excel formatura pasatzeko aukera dago.

Abantailak

  • Sistema osoa bezeroaren neurrira garatua.
  • Zenbait doiketa- eta konfigurazio-aukera eskaintzen dituen sistema, etorkizunean sor litezkeen balbula berrietara errez egokitu daitekeena.
  • Errez erabili daitekeen interfazea, Labview-n egindako programari esker.
  • Emaitzak gordetzeko formatu estandarrak erabiltzen direnez, datuak aztertzea eta erabiltzea errazagoa da.