Bobinek eragindako indarrak neurtzeko saiakuntza-bankua .

Copreci

Unitate askoko serieak garatzen direnean, produktuaren alderdi ezberdinak aztertu beharra dago fidagarritasuna lortu nahi bada. Labview-k entsegu berriak era azkarrean egiteko aukera eskaintzen du”.

Arrakasta izandako beste lanak

Copreci-k dituen produktuen artean, bada bat indar bat eragiteko bobina txiki bat duena. Bobinaren jokaera aztertzea komeni zen, eta, horretarako, elikaduraren aldaketarekin sortzen duen desplazamendua neurtzea. Indarra gramo batetik beherako zehaztasunez neurtu behar zen.

Emandako konponbidea

Bezeroaren espezifikazioetatik abiatuta, sistema osoa neurrira garatu zen:

  • Aluminiozko xasis mekanikoa − Indarra eta desplazamendua neurtzeko sentsoreak.
  • RS232 bidez korrontea doitzeko aukera duen elikadura-iturria.
  • Indar oso txikiak neurtzeko indar-sentsorea.
  • Indar-sentsorea eta elikadura-iturria ikuskatzeko interfazea. RS232 eta USB bidez PC batera konektatua.

Abantailak

  • Sistema eramangarria eta oso konpaktua da. USB bidez, eskuko ordenagailu batean erabil daiteke, bateria bidez elikatuta.
  • Oso erraz konfiguratu daiteke. Horrela, aurrerako erabil litezkeen balbulak neurtzeko aukera ere ematen du.
  • Interfaze erabilerraza, Labview-n egindako programari esker.