Fagor Electrodomésticosek, IKERLAN-IK4rekin elkarlanean, kudeatzaile bat garatu du etxebizitzako energiaren kudeaketa eraginkortasunez egiteko.
CENIT proiektuaren barnean, oso tamaina txikiko energia-kudeatzaile bat garatu da. Haren komunikazioak FAGORren bus domotikoarenak dira. Aipatzekoa da garatu den diseinu malgua, horri esker ase baitira beharrak. Era berean, etxetresna elektrikoek une oro kontsumitzen duten energia irudikatzeko elementu bat garatu da. Elementu hori energiaren kudeaketaz arduratzen den unitate batekin komunikatzen da, irrati-frekuentziako komunikazioen bidez..