ZERMIK INGENIERIA S.L mikrokontrolatzaile bidezko diseinu elektronikoak garatzen espezializatua dagoen ingeniaritza-enpresa bat da. Horrez gain, Labview-ren bitartez sistema industrialen kontrola eta monitorizazioa bideratzeko gaitasuna ere badu.
2004. urtean SAIOLANen laguntzarekin eta IKERLANen babesarekin sortu zen, eta Arrasate herriaren bihotzean dago kokatua.
Lan taldea jakintza zabala duten profesionalez osatua dago, eta haren lan-eremuak jarduera hauek hartzen ditu, besteak beste: sistema elektronikoen garapen digitala, diseinu funtzionalaren aholkularitza, homologazio-probak, eskemen garapena, PCBaren diseinua, prototipoen muntaia eta horien programazioa.
Enpresa osatzen duen talde profesionala bezeroen I+G taldeetan txertatzen da, eta horrek, garapenerako behar den denbora murrizteaz gain, funtzio berriak sortzeko gaitasuna dakar berekin.
Horrez gain, diseinu elektronikoa garatu aurreko uneetan ere laguntzeko aukera ematen dugu, sistema elektronikoak garatzean sor daitezkeen zailtasunen eta kostuen inguruko aholkularitza eskainiz. Era honetan, produktua ekoiztean izan daitezkeen arazoei aurre hartzeko aukera ahalbidetzen da, bai eta produktu berriak edo test-sistemak garatzea ere.