Komunikazio domotikoetarako komunikazio-busak eta hardwarea.

FAGOR ELECTRODOMÉSTICOS-ek etxetresna elektriko ezberdin asko ekoizten ditu. Bestalde, domotika asko garatu da azken urteetan. Hala, bi munduak lotzeko ebazpen tekniko baten premia sortu da. IKERLAN-IK4-rekin elkarlanean, komunikazio-bus bat garatu da etxetresna elektrikoen barreneko modulu elektronikoen eta ingurune domotikoaren arteko komunikazioa bermatzeko.

Emandako konponbidea

Bezeroak ezarritako hasierako espezifikazioetatik abiatuz, lan hauek egin dira:

  • Hardware osagarriaren diseinua, ingurune domotikoarekiko komunikazioak bermatzeko.
  • Busa aztertzeko eta hobetzeko tresnen garapena.
  • Puntu anitzeko busa kontrolatzeko softwarea

Sistemak ezaugarri hauek ditu:

  • FAGOR (BMF) puntu anitzeko busa, nagusi-morroi topologia duena.
  • Komunikazio domotikoekin lotura egiten duen pasagunea (KDU).

Abantailak

  • Ingurune domotikoarekiko komunikazioak bermatzea, FAGORreko etxetresna elektrikoetan aldaketarik egin gabe.
  • Komunikazioen malgutasuna.
  • Puntu anitzeko bus jabe baten garapena, askotariko beharrei erantzuteko gai izango dena.
  • SATerako baliagarria.