Pizgailu piezoelektriko baten iraupen probak aztertzeko sistema.

Copreci

National Instruments-eko hardwareak eta Labview-ek eskaintzen duen gaitasunari esker, orain dela zenbait urte ezinezko izango zatekeen abiadura haundiko sistemen monitorizazioa gauzatu liteke”.

Arrakasta izandako beste lanak

Copreci-k makina bat osagai ekoizten ditu gasezko sukaldeentzat. Osagai horietako bat pizgailu piezoelektrikoa da. Sistema mekaniko bat dauka, eta material piezoelektriko baten aurka jotzean, txinparta bat sortzen du sua pizteko. Copreci-k txinparta horren kalitatea neurtu nahi zuen, bai eta material piezoelektrikoak milaka zikloren ostean jasaten zuen nekea aztertzea ere.

Sortzen den tentsioa neurtzeko, egokitzapen bat egin beharra dago, oso handia baita (25 kV ingurukoa). Gainera , abiadura handian jaso behar dira laginak, txinpartaren iraupena mikrosegundo gutxikoa da eta.

Emandako konponbidea

Makina txiki bat garatu zen pizkailua alde batera zein bestera mugiarazten zuena; horrela, bi txinparta sortzen zituen. Sortutako tentsioa 25 kVetik 1Vera jaisteko egokitzapena ere egin behar izan zen.

Motorraren kontrola eta haren mugak zaintzeko, NI USB6525 txartela erabili zen. Txartelaren seinaleak jasotzeko, berriz, 60MHz-eko frekuentziaz laginak jasotzen dituen NI-PCI5105 txartela.

Labview-n garatutako programa baten bidez egin zen sistemaren kontrola. Testa doitzeko eta konfiguratzeko aukera izatez gain, pizkailu piezoelektrikoa ontzat emateko irizpideak ere zehaztu daitezke. Emaitzak Excel formatuan gordetzeko aukera dago, ondoren grafikoak zein txostenak egiteko.

Abantailak

  • Nacional Instruments-eko hardwareak 60MHz-eko frekuentzian ere datuen laginak jasotzea bermatzen digu, eta txinpartaren garapena ondo aztertzeko aukera ematen du.
  • Labview-ko programazioari esker, garapenerako epeak laburtzea lortu zen, bai eta interfaze errez eta erabilgarri bat garatzea ere.
  • Datuak gordetzeko erabilitako formatuak estandarrak izanik, datuak aztertzea eta haiek gerora erabiltzea errazagoa da.