Copreci-k etxetresna elektrikoetan erabiltzen diren birziklatze- eta hustuketa-ponpak ekoizten ditu. Merkatuko eskaerak gero eta zorrotzagoak direnez, beharrezkoa da ekoitzitako produktuak akatsik gabe luzaroan iraungo duela ziurtatzea. Emaitza fidagarriagoak lortzeko, komeni izaten da zenbait ponpa aldi berean probatzea. Probatu beharreko produktua: http://www.copreci.com/cas/
productos.asp?apartado=LAVADO&familia=Electrobombas
Emandako konponbidea
Bezeroak ezarritako hasierako espezifikazioetatik abiatuz, lan hauek egin ziren:
- Potentzia-armairua, segurtasunak eta datuak jasotzeko sistema (CompactDAQ xasisean oinarritutakoa) diseinatzea.
- Muntaiaren ikuskaritza eta potentzia-armairua martxan jartzea.
- Labview bidezko kontrol-programa.
Sistemak ezaugarri hauek ditu:
- 50Hz eta 60Hz-eko frekuentzietarako baliagarria den elikadura-iturria, tentsioa 110 V eta 250 V bitartean doitzeko aukera duena.
- Aldi berean 12 ponpa probatzeko aukera. Zenbat ponpa probatu daitezkeen aukeratu daiteke.
- Urarekin eta zenbait tenperaturatan egindako probak.
- Bobinatze-tenperatura, potentzia-faktorea, korrontea eta abar neurtzeko aukera.
- Zenbait hilabete irauten duten probak egiteko aukera.
- Kontrol-sistemaren akatsak saihesteko, segurtasun-sistema erredundantea.
- Entsegu osoan, datuak 100 ms-an behin jasotzen dira eta grafikotan jartzen. Sistemaren unez uneko egoera aztertzeko aukera ematen du.
- Ponpa bat gaizki dabilela detektatzeko aukera ematen du. Akats bat gertatu aurreko eta ondorengo egoerak gordetzen ditu.
- 17”-ko ukipen-pantaila duen PC industrial batean oinarritutako interfazea.
- WiFi bidezko komunikazioak, emaitzak laborategiko beste edozein ordenagailutatik ikusteko.
Abantailak
- PCak datuak gordetzeko ahalmen handia duenez, ponpa guztietan segundoko 10 lagin jaso daitezke, eta neurketak epe luzez gorde.
- 17”-ko ukipen-pantailak aldagaien erabilera eta proben konfigurazioa errazten du.
- Interfazea erabilerraza da, Labview-n egindako programari esker.
- Proben sekuentzia konfiguratu daiteke, aurrerago beste ponpa batzuk probatu ahal izateko.
- Emaitzak gordetzeko formatu estandarrak erabiltzen direnez, datuak aztertzea eta erabiltzea errazagoa da.