FAGOR ELECTRODOMÉSTICOSen domotikako negozioak bere bus domotikotik Europako KONEX/EHSrako jauzia egiteko behar zen aplikazioa garatu zuen. Emaitzak baliagarria izan behar zuen garai hartan domotikan ekoizten ziren etxetresna elektriko guztientzat. Hori dela eta, migrazioa malgu eta errez egiten uzten zuen soluzio bat garatu behar zen..
Emandako konponbidea
Bezeroak ezarritako hasierako espezifikazioetatik abiatuz, lan hauek egin ditugu:
- BMF (FAGORren puntu anitzeko busa) busetik KONEX/EHSrako jauzia bermatzeko softwarea.
- Busa aztertzeko eta hobetzeko tresnen garapena.
Sistemak ezaugarri hauek ditu:
- BMF (FAGORren puntu anitzeko busa) busetik KONEX/EHSrako jauzia bermatzeko hardwarea.
- Funtzio domotikoak betetzeko programa.
Abantailak
- Europako komunikazio-protokoloa betetzen duen KONEX/EHS gehitzea etxetresna elektrikoei.
- Europako beste etxetresna elektrikoen ekoizle batzuekin komunikazioak bateragarri egitea.