Mikrokontrolatzaile bidezko kontrol elektroniko berri baten garapena.

Copreci

Labview FPGA sistema erabili izanak kontrolerako algoritmoa balioztatzeko balio izateaz gain, proiektuaren garapena azkartu du, era honetan hasieratik kontrolerako estrategia egiaztatzeko aukera eskainiz”.

Arrakasta izandako beste lanak

Copreci-k bere produktuentzat kontrol-sistema berri bat garatzea zuen helburu. Kontrol-sistemaren garapen teorikoa egina zuen, beraiek egindako ikerketa batean oinarritua, baina benetako produktu batean erabili gabea zegoen. Helburua zen oinarri teoriko bat produktu ekoizgarri bihurtzea.

Emandako konponbidea

Bezeroaren hasierako ideiatik abiatuta, Labview-n programatutako FPGA sistema bat garatu zen, 10ns-ko oso lazo azkarrak egin zitzakeena. Sistema horrekin, proposamen teorikoa egiaztatu zen, eta kontrolerako behar ziren zenbait aldagai hobetzea lortu zen.

Lehenengo fasea amaitu ostean, PIC mikrokontrolatzaile bat zuen txartel bat diseinatu zen. Algoritmoa mikrokontrolatzailerako egokitu zen, eta 25 prototipo egin ziren, fidagarritasun-probak egiteko. Hurrengo fase batean, hardwarearen optimizazioa egingo da, sistema ekoitzi ahal izateko.

Abantailak

  • Labview eta FPGA bidez egindako lehen fasean, beharrezko lazo-abiadura lortu da PCan oinarritutako sistema batean (programatzeko eta aldatzeko oso erraza da), eta zenbait lan oso bizkor egitea ere lortu da: ideia bideragarria den ikustea eta kontrolerako algoritmoa hobetzea.
  • Mikrokontrolatzaileen bidez egindako preserieei esker, bezero posibleei produktua aurkezteko aukera dago, eta fidagarritasuneko zein EMCko frogak egiteko aukera ematen du.
  • Produktu berri bat garatzeko behar den denbora gutxitzeaz gain, Copreci-ri bere sistema hobeto ezagutzeko aukera eman dio, eta ZERMIKek muntaiara bitarteko lan guztiak egin ditu. Copreci-k bere barne-baliabideak erabili izan balitu, beste lan batzuk atzeratuko lirateke, eta garapen-tartea ere luzeagoa izango litzateke.