Presio altuko balbulak aztertzeko saiakuntza-bankua .

Produktu bat millaka kilometratara erabili behar denean, bere fidagarritasuna bermatu beharra dago. Halakoetan ezinbestekoa da entsegu banku egoki eta fidagarri bat”.

Arrakasta izandako beste lanak

POYAMek, balbulak garatzen dituen AMPOko dibisioak, balbulak ekoizten ditu presio altuko gasarekin edo zerbitzu kriogenikoan erabiltzeko.Prozesuaren amaieran, balbularen funtzionamendua egokia den ala ez aztertu beharra dago, balbulak dituen jarioak (bai barnekoak zein kanpokoak) legediaren barnean dauden ikusteko. Langileen segurtasuna eta gaur egungo sistemaren zehaztasuna hobetzeko, saiakuntza-banku berri baten premia zegoela sumatzen zen; hala, prozesua automatizatu zen, eta sentsore digitalak erabili ziren. Sistemak gai izan behar du 700 barera bitarteko helioarekin entseguak egiteko, eta balbularen sekzio ezberdinak presurizatzeko aukera ere izan behar du.

http://www.ampo.es/es/products-services/valves.php

Emandako konponbidea

Bezeroak ezarritako hasierako espezifikazioetatik abiatuz, lan hauek egin dira:

  • Armairuaren diseinua eta, horrekin batera, presio-sorgailua, presioneurgailua, tenperatura-neurgailua eta ihes-emarien neurgailua. National Instruments-eko CompactRIO kontrolatzailea erabili da.
  • Interfazeko armairuaren diseinua. Barnean ditu ukipen-pantailadun PC industrial bat eta armairu nagusiarekiko Ethernet konexioa.
  • Muntaiaren ikuskaritza eta potentzia-armairua abian jartzea.
  • Programazio osoa Labview-n egitea.

Abantailak

  • 17”-ko ukipen-pantaila duen PCari esker, aldagaien irakurketa eta aldaketa erraz egiten dira. Probak konfiguratzeko aukera ematen du, eta etorkizunean gara litezkeenetara egokitu daiteke.
  • Interfazea bera eta haren menuak erabilerrazak dira.
  • Sistemaren zehaztasuna hobetu da, sentsore digitalak erabiliz.
  • Balbulak urrutitik probatzeko aukera du, Ethernet konexioari esker. Ez da langilerik behar presiopean burutu beharreko frogetan.