EUN enpresak urteak daramatza apal automatikoak ekoizten. Era horretako apalei esker, produktuak biltegiratzeko azalera handitzen da, eta, mugitzeko gaitasuna dutenez, pasillo bakarra irekitze hutsarekin haietako edozeinetara heltzeko aukera dago. Hasiera batean, PLC bidezko sistema batez egiten zen sistema kontrolatzeko behar diren motor eta seinale guztien kontrola. Bezeroak bere neurriko kontrola egin nahi zuen.
Bezeroak zuen hasierako ideiatik abiatuta, haren beharrak eta garapen-aukerak aztertu ziren. Aukerak aztertu ostean, kontrol-sistema orokor bat garatzea erabaki zen, PLCak zuen kostua aurreztuz eta funtzio berriak txertatuz. Aurreko sistema aldatu egin zen, eta, PLCaren ordez, karro bakoitzari bere kontrol-sistema ezarri zitzaion. Bi plaka garatu ziren:
Goi-gamako teklatu kapazitiboa:
18F familiako PIC batekin egindakoa da. RFIDko irakurgailu bat dauka, zama-karroak erabiltzeko baimena ematen duena. Horrez gain, karro bakoitzean 2 teklatu jartzeko aukera eskaintzen du.
Potentziako plaka:
18Fko familiako PIC batekin egina da. Horri esker, zama-karroen mugimenduak leunak dira, eta, horrez gain, abiadura kontrolatzen du. Sistemaren segurtasuna ere bermatzen du. RS485 bidezko bus bat dauka, karro guztiekin komunikatzeko. RS232 busa ere badauka, PC baten edo bes unitate periferikoren baten bidez sistemari buruzko informazioa izateko
Proiektu honetan, hardwarea eta bi plaken softwarea garatu dira, eta, horrez gain, Labview bidezko programa bat ere garatu da, zama-karga konfigurazioa egiteko