Miniaturazko sentsore eta eragingailu berriak.

Fagor Electrónicak garapen teknologikoko zenbait ikerketa egin ditu, eta domotikarako sentsore eta eragingailuen katalogoa berritzeari ekin dio. Berrikuntza horretan, IKERLAN-IK4ren laguntza izan du, eta aldaketa asko egin dira. Tamaina txikitzea (gaur egun, entxufe elektriko baten barnean txertatu daitezke) eta kudeaketa-eredu berri bat izan dira hobekuntza nagusiak. Gaur egungo kudeaketan, aukera dago botoi bakar batekin eragingailu guztiak piztekoa edo itzaltzekoa. Adibidez, gela bateko argi guztiak eragingailu bakar batekin itzaltzeko aukera ematen du. Sentsore eta eragingailu horiek merkatuan aurki daitezke gaur egun:

http://www.fagorelectronica.es/domotica/producto.php

Emandako konponbidea

Bezeroak ezarritako hasierako espezifikazioetatik abiatuz, lan hauek egin dira:

  • Gas-detektagailuentzako softwarearen egokitzapena.
  • Produktua hobetzeko eta ikuskatzeko interfazearen garapena.

Abantailak

  • Tamaina txikitzea.
  • CO2 eta CH4 gasak neurtzeko sentsorea garatzea.