Fagor Electrodomésticos-ek Maior Vocce produktua merkaturatu du ezintasunak dituzten pertsonek etxetresna elektrikoak eta argiak kontrolatzeko aukera izan dezaten.
Maior Vocceri esker, etxeko edozein txokotatik etxeko edozein gailu kontrola daiteke, inolako ikasketarik egin behar izan gabe. Pertsona batek baino gehiagok erabil dezakete aldi berean, eta oso kontsumo urria dauka..
Emandako konponbidea
Bezeroak ezarritako hasierako espezifikazioetatik abiatuz, lan hauek egin dira:
- Sistema osoaren hardwarearen eta softwarearen diseinua.
- Sistemak etxetresna elektrikoak eta etxeko beste gailu batzuk ahotsezko agindu soil batekin kontrolatzeko aukera ematen dio bezeroari. Produktu berri hau IKERLAN-IK4rekin elkarlanean burutu da. Bi unitatez dago osatua: bata, mugikorra, eta, bestea, finkoa.Atal mugikorrak eskumuturreko erloju baten itxura du, eta, audio-mezuak esateaz gain, ahotsezko mezuak ulertzeko gai da. Atal finkoa, berriz, etxebizitzako DIN errailean kokatzen da, eta Mayor Domo Fagorreko domotikako kontrolarekin komunikatzen da. Atal mugikorraren eta finkoaren artean, irrati-frekuentzia bidezko komunikazioa dago.
Abantailak
- Ezintasunak dituzten pertsonei gailu domotikoak erabiltzeko aukera ematea.
- Sistemak etxetresna elektrikoak eta etxeko beste gailu batzuk ahotsezko agindu soil batez kontrolatzeko aukera ematen dio bezeroari.
- Bateriaren iraupen luzea. Autonomia handia.
- Ez da inolako trebakuntzarik behar, eta pertsona batek baino gehiagok erabil dezakete aldi berean.